ADMINISTRAZIO IRAKASKUNTZA LAN ESKAINTZA | DATUAK GRABATZEKO IKASTAROA

Datuak Grabatzeko ikastaro baterako irakasle baten bila gabiltza. Gure Zentroan goiz edo arratsaldez emango dituzu Grabazio Eragiketen eta Datu eta Dokumentuen Tratamendurako Prestakuntza Ikastarorako.
Datuak Grabatzeko Ikastaroko irakaslea.

Baldintzak:

Lizentziatua eta/edo diplomatua, ingeniaria, arkitektoa edo dagokion titulua edo baliokide diren beste titulu batzuk.
Administrazio eta kudeaketa lanbide-familiako teknikaria eta goi-mailako teknikaria.
Administrazio eta Kudeaketa lanbide-familiako Informazioaren Kudeaketa eta Komunikazioaren lanbide-arloko 2. eta 3. mailako profesionaltasun-ziurtagiriak.

Ebaluatzeko baldintzak:

Irakaskuntza esperientzia
KAP
C1 euskara agiria.

Kontratu mota:

Lanaldi osoa

Behin-behinekoa: 6 hilabeteko iraupena

Berehala sartzea

Irakatsi beharreko edukiak:

Datuen Grabaketa
Datuen, testuen eta dokumentazioaren tratamendua
Erreprodukzioa eta artxiboa
Bulegoko oinarrizko teknika administratiboak
Oinarrizko komunikazio-eragiketak

LAN ESKAINTZAN IZENA EMATEKO ORRIA

    La web de Formación Mendibil está protegido por reCAPTCHA y Google Política de privacidad y Términos de servicio .